XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Uri onetako iokalariak, nai pelotariak direala, nai palankari nai osterantzekoak direala, eredutzat edo legetzat artuta dauke: iokalari onak iokoan bertan baiño iokoa bera ipinten geiago nekatu bear dabela.
Ementxe daukagu gaur pelota-ikastetxea, iñungorik ederrena; eta pelotariak ugari mundu guztira zabalduta, beiñolako Erdotza anaien jarraille azkarrak nunbait.
Nire buruan alan da.
Eta gaiñerakoak?.
Danak aitatzea txiñurriak kontatzea lez litzaken arren, batzuk beiñik-beiñ beioaz emen.
Eskuz: Txapasta, Azkoiti'ko zazpi anai Atanotarrak, Azpeiti'ko iru anai Fernandez Arregi,
Sarez:
Aspertzeko be: geiago oraindik?.
Baita, askoz geiago; kontaezin alako zerrenda egin gengike, danak aitatzerakoan.
Nok goratu ditu, alan be, onein trebetasuna ta pelota-joku ikusgarriak?.
Zelan ez doguz bertsotan jarri?.
Zelan ez doguz neurtitzez ondu gaurko pelotari gaillen askoren egite arrigarriak, batez be orain-oraingo Azkarate elorriotar eta Gartzia-Ariño axpetarrenak?.
Kimu antzera, zerbait ba-dogu ortaz egiña, baiña oso gitxi.
Basarri'k, adibidez, Atano III (Zarautz, 1949), aren edestia bertsotan emon euskun, oso txanbeliña; eta orrela beste batzuk.